LASAGABASTER GARA
Hamarkadako ibilibidea duen enpresa familiarra gara. Gure aitonak sortu eta gure aita/amak jarraitu zuten enpresa berdina, balio berdinekin.
Hau da, bezeroa gure eginbeharraren erdian jartzea, beti kalitatea etz zerbitzua ditugula helburu.
Gure Arrasateko dendetan 1000 metro karratutik gorako salmentako azalera daukagu, 4 zatitan banatuta: Emakuezko moda, gizonezko moda, etxerako oihalak eta altzariak eta dekorazioa.
Bertan, puntako marka, produktu eta soluzioen aukera izango duzu zure gogoak betetzeko.
GIZONEZKO MODA
Aukera guztietarako jantziak ditugu.
Moda gazte eta urbanoaren bila bazabiltza, hau da zure lekua.
Zerbait klasikoagoaren bila dabilena ere parada izango du eta noski okasio berezientzat ere baditugu, beti ere marka onenetan.
Prakak, alkandorak jakak, kamixetak, trajeak, … eta baita ere osagarriak, zapatilak, uhalak, motxilak, …
EMAKUMEZKO MODA
Zuretzat bereziki aukeratutako pret a porter.
Egunerokotasunean eroso joateko behar duzun hori zuretzat daukagu, beti ere moda modakoa.
Eta nola ez , egun berezi hoietarako, berezi sentitzea nahi duzun hoietarako ere badaukagu nahi duzun hori.
Punta puntako markak ditugu, beti eboluzioan, merkatuak eskeintzen duen onena zure eskuetan jartzen.
Sartu eta ikusi.
ETXERAKO OIHALAK
Adituak gara mota guztietako gortinen jantzigintzan.
Veneziarrak, biribilgarriak, estoreak, panel japoniarrak…
Sukalderako, logelarako zein egongelarako denak eskuz gure instalazioetan eginda.
Zure eskura jartzen dugu gure tela eta oihal sorta zabala aukera izan dezazun zure gortinak edota izarak, edredoiak, ohe estalkiak, mahai zapiak egiteko.
ez galdu ere gure alfonbra erakuslekua. Hemen ere, sorta bikaina zure esku eta neurrira egiteko aukera ere.
Ziur gaude imaginatu duzun hori badaukagula, eta zuk duzun ideia hori egi bihurtuko dugula.
ALTZARIAK ETA DEKORAZIOA
Zure etxeak aldaketa bat behar du?
Zatoz, prest gaude laguntzeko.
Diseinu proiektuak hasieratik bukaeraraino eramaten ditugu, gremioen koordinazioa barne, beharra izanez gero.
Gure esperientzia zabalak aukera ematen digu behar duzunaren buruz aholkatzeko. Zuk behar dituzun soluzioak zure eskuetan jarriko ditugu.
Beti nahi izan duzun giro hori sortuko dugu zure etxean. Zaude ziur.